Hondartza hau Itzurun hondartzaren mendebaldean dago kokatuta. Berezia da hondartza hau, harriz osaturik dagoelako.

Geologia aldetik oso leku polita eta garrantzitsua da, bertan diotenez, Kretazeo/Tertziario garaiko aztarnak gordetzen dira. Begiekin ikusi ezin bada ere, geruza hau dinosauroen desagerpenaren teoriaren giltzarri izan zen, orain dela 65 milioi urte Mexikon eroritako meteoritoaren eraginez.